Artxiboko irudiak

Azienda ugari eta karrikan animazioa 1999ko Doneztebeko ferietan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 20a, 19:00

Aurtez ez dute feriarik izan Donezteben. Hortaz, XX. mendeko azken feria egunari, 1999. urtekoari begira jarri gara, Ttipi-Ttapa Telebistaren artxiboa astinduz. Eguraldi ederra lagun, hainbat azienda, tratante, baserritar eta bisitari izan zituzten eta karrikak saltzailez beteak. Giro bikaina izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun