Eguraldi euritsuari eta hotzari aurre egiteko, hirugarren urtez trikitixa jaialdi ederra eta beroa izan zuten 1999an Aurtizko San Martin bestetan. Hainbat herritatik etorritako trikitixa eskoletako ttikiekin batera, Mindegia anai-arreben taldea eta lehen emanaldia eskaini zuen Duikabe taldea izan ziren oholtzan. Ttipi-Ttapa Telebistako kamerak ere bertan izan ziren eta Duikabe taldeko kideak eta Irats taldeko irakasleak elkarrizketatu zituen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.