Koronabirusa

Sunbillako eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 16 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 27a, 15:25
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 16 ikasle daude konfinatuak.

Nafarroa osoan Haur eta Lehen Hezkuntzako 459 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduotan, eta horietatik 16 Sunbillako eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak dira. Gainerakoan, Nafarroa osoko bertze 299 ikasle euren ikastetxeetara bueltatu dira gaur.

Gaur gaurkoz, 3.203 ikasle daude konfinatuak (159 talde 84 ikastetxetakoak), Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleria osoaren %5,17. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun