Nafarroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 231 ikasle ikastetxetara bueltatu dira gaur, hamar eguneko konfinamendua egin ondotik. Hondarreko orduetan bertze 88 ikasle konfinatu dituzte eta, Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez, horietatik 16 Doneztebeko San Migel ikastetxeko hiru urteko gelako ikasleak dira. Nafarroan guztira 1.971 ikasle dira konfinatuak daudenak, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleria osoaren %3,18 alegia.