Koronabirusa

Sunbillako eskolako 17 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 13a, 17:50

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako 17 ikasle daude konfinatuak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.052 ikasle konfinatu dituzte joan den ortziraletik gaur arte Nafarroan. Bertze 1.006 ikasle, berriz, euren ikastetxeetara bueltatu dira.

Gaur gaurkoz, 2.300 ikasle konfinatuak daude, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleria osoaren %3,71. 109 talde eta 53 ikastetxetakoak dira konfinatuak daudenak.

Momentu honetan, eskualdeko ikastetxeei begira, Sunbillakoa da ikasle talde batzuk etxean dituen bakarra. Nafarroako Gobernuak prentsa oharrean jakinarazi duenez, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako 17 ikasle daude konfinatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun