Koronabirusa

Sunbillako eskolako zortzi ikasle konfinatu dituzte

Haur eta Lehen Hezkuntzako 344 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan Nafarroan eta, horien artean, Sunbillako eskolako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako zortzi ikasleak. Nafarroako Gobernuak prentsa-ohar batean adierazi duenez, momentu honetan 53 ikastetxetako 96 ikasgela daude konfinatuak herrialde osoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun