PCR probak egin behar izan dituztenek, orain artean, Bortzirietatik, Malerrekatik eta Baztandik Iruñera joan behar izan dute. Gaurtik, irailaren 28tik, aitzinera, ordea, zonaldeko PCRak Donezteben eginen dira. Osasun etxe zaharra irekiko dute horretarako. Doneztebeko Udalak eta osasun etxeak atzerapenak eta pilaketak saihesteko puntualtasuna eskatu dute, baita inguruan erreserbatuak dauden aparkalekuak errespetatzeko ere.