Koronabirusa

Eskubaloi txapelketetan izenik ez ematea erabaki du Erreka Kirol Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 14a, 13:00

«Momentuko osasun egoera ikusita, eta jokalarien eta entrenatzaileen segurtasuna bermatu ezin dutela» iritzita denboraldi honetako txapelketetan izenik ez duela emanen jakinarazi du Erreka Kirol Elkarteak sare sozialetan. Zuzendaritza batzordeak eskubaloi taldeetako entrenatzaileekin egindako bileran «aho batez» hartutako erabakia izan dela gaineratu du.

«Zuhurtziaz eta arduraz jokatu» nahi dutela adierazi du Errekak, eta «Doneztebe eta Malerrekaren alde» hartutako «erabaki zaila» izan omen da. Txapelketetan ez parte hartzeeaz gain, «oraingoz», entrenamenduekin ere ez dira hasiko. Hala ere, aitzinera begira, momentuko egoeraren arabera «modu batean edo bertzean ea eskubaloiaz gozatzeko aukera dugun», erran dute Erreka Kirol Elkartetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun