Oroitarazi dutenez, 2018an Euskaraldiaren lehenbiziko edizioa egin zenean, Malerrekan eta Bertizaranan 650 lagunek eman zuten izena, ahobizi zein belarriprest gisa parte hartuz. Aurtengo edizioak, ordea, berrikuntza bat izanen duela nabarmendu dute eta ahobizi eta belarriprest izateaz gain, arigune gisa parte hartzeko aukera izanen da.