Artxiboko irudiak

Lehen aldiz aitzur tiraketa txapelketa izan zuten Sunbillako bestetan, duela 21 urte

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 11a, 07:00

Sunbillako bestek berrikuntza ekarri zuten 1999an. Lehen aldiz aitzur tiraketa txapelketa izan zuten. Hameka partehartzaileen artean bi sunbildar izan ziren lehenbizikoak: Santiago Espelosin eta Josetxo Galarregi. Horretaz gain, Ttipi-Ttapa Telebistak Oreretako Ereintza dantza taldearen emanaldia ere eskaini zuen, baita kadete mailako txirrindularien lasterketa ere. Eskualdekoen artean, Joxe Mari Elgorriaga lesakarra izan zen bizkorrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun