Artxiboko irudiak

Txupinazoa eta San Tiburtzio eguna 1999ko Sunbillako bestetan

Ttipi-Ttapa 2020ko abuztuaren 10a

1999ko San Tiburtzio bestak hasteko, bezperan txupinazoa bota zuten Sunbillan, ondotik Larrakaitz txarangarekin kalejiran ibiltzeko. Egun handian, berriz, meza eta prozesioa ere izan zituzten. Frontoian ere izan zen zer ikusi: nesken frontenis txapelketako finala, alde batetik, eta, eskuz, herriko pilotari gaztetxoen arteko finala, bertzetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun