1999ko San Tiburtzio bestetako txupinazoa bota aitzineko asteburuan, mendi duatloi proba antolatu zuten Sunbillan. 5 kilometro lasterka eta 15 kilometro mendi bizikletan egin behar izan zituzten. Mitxel Aginaga narbartearra izan zen garaile helduetan eta Xabier Andueza gaztetxoetan. Bi irabazleak eta Maite Aizkorbe antolatzailea elkarrizketatu zituen Ttipi-Ttapa Telebistak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.