Artxiboko irudiak

Elgorriagako Santiago bestak duela hogeita bat urte

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 25a, 08:30

Santiago eguna dugu gaurkoa. Elgorriagan egun handia izan ohi da, baina aurten ez dute ospakizunik izanen. Duela hogeita bat urte, 1999an besta bikainak izan zituzten eta horren berri ematera hurbildu ziren Ttipi-Ttapa Telebistako kamarak ere. Haurrendako betiko jokoak, trikitilariak, Doneztebeko txaranga gaztea eta mus txapelketaren 35. edizioa izan zuten, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun