Koronabirusa

Sunbillako XIX. Ramon Latasa saria bertan behera gelditu da aurten Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 13a, 18:00
Aurten ez da Latasaren omenez jaialdirik izanen Sunbillan.

Koronabirusa dela eta, aurten Sunbillan abuztuaren 9an egitekoa zen Ramon Latasa Sariaren 19. edizioa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Ekitaldia eginen ez denez, eskerrak eman nahi izan dizkiete ekitaldian parte hartu behar zuten kirolari guztiei eta babesleei, «denak prest baitzeunden aurtengo ekitaldi honetan laguntzeko».

Antton Espelosin antolatzaileak aipatu duenez, «Sunbillako pilotalekua handia da, baina azken urteotan guztion artean leporaino betetzea lortu dugu». Aurten, ordea, osasun-larrialdiaren eraginez ez da kirol jaialdirik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun