Artxiboko irudiak

1999ko Iturengo besten egun handien errepasoa Ttipi-Ttapa Telebistan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 18a, 08:30

1999ko Iturengo bestei errepaso luze eta zabala eman zieten Ttipi-Ttapa Telebistan: ortzialean Migel Angel Petrirenak botatako txupinazoarekin hasi, Miguel Makuso txistulariari eta Amaia eta Kristina trikitilariei egindako elkarrizketak eta, larunbatean, herri kirolen txanda izan zen: Mikel Mindegia eta Floren Nazabalen arteko lehia aizkoran, Migeltxo Saralegi harri-jasotzen eta Kristina Saralegi eta Maika Ariztegi aizkoran… Igandean, eskualde osoko ehun trikitilari ibili ziren karrikaz karrika eta jaialdia eskaini zuten plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun