Foruzaingoak bere twitter kontu ofizialaren bitartez jakitera eman duenez, gizon bat atxilotu dute Sunbillan desobedientzia larriagatik, Covid-19arekin kutsatuta egonik ere konfinamendua ez errespetatzeagatik. Foruzaingoak azken egunetan hainbat deliturengatik egin dituen hamaika atxilotuetako bat da gizonezko hau, eta atestatuaren bidez jakinarazi die guardiako epaitegiei delitu penalak egin ziren tokian.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.