Artxiboko irudiak

Herri-bazkaria eta bertze hainbat ospakizun 1999ko Doneztebeko bestetan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 30a, 07:00

Aurten ez da festaren usainik Donezteben, baina duela hogeita bat urte, 1999an, umore ederrean zebiltzan. Herri-bazkariaren ondotik karaokean kantari topatu zituen doneztebarrak Ttipi-Ttapa Telebistak. Koteto Ezkurrak eta Iñaki Lizasok, erremontean ez ezik, kantugintzan ere bikote beldurgarria osatzen zutela erakutsi zuten. Horretaz gain, Baztan-Malerreka-Bortzirietako II. Trikitixa Txapelketako kanporaketa eta basurde-harrapaketa eztabaidatsua izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun