Kutsatuen kopuruak goraka segitzen du eta Osasunbideak ez du baztertzen positibo gehiago detektatzea. Oraingoz, ehun bizilagun baino gehiagori egin dizkiete PCR probak eta, atzo berean, Refenan lan egiten duen Ospitalez Kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuko bi talde etorri ziren eskualdera laginak hartzera. Beran Funverako 150 langile ingururi ere egin zizkieten probak.