Irekiera, ordea, ez da ohikoa izan, segurtasun neurri zorrotzak bermatzeko arauak jarri baitituzte:
- Erabiltzaileek, elkartean sartzean, eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dituzte.
- Gehienez ere 40 lagun bildu ahal izanen dira (gehienez 20 pertsonako taldeak eta bik bakarrik dutelarik sukaldera sarbidea).
- Sukaldeko tresnak (kafetera, grifoak, mahaiko tresnak...) erabili ondotik eskuak hidrogelarekin garbitu behar dira.
- Sukaldean, ahal dela, paperarekin moldatu eta trapuren bat erabiliz gero garbitzera bota.
- Akitzean barra eta eserlekuak desinfektatu, papera eta espraiarekin; eta mahaietan paperezko mantela jarri (akitzean mahaia eta bankoak desinfektatu).