Euskaraldia

Euskaraz aritzeko guneetako herritarrei Euskaraldian parte hartzeko deia egin die Malerrekako batzordeak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 9a, 11:30

Jende dezente bildu zen aitzineko edizioko aurkezpenean.

Euskaraldia antolatzeko Malerrekan sortutako batzordeak ariguneak, hau da, euskaraz lasai aritzeko tokiak bildu nahi ditu. Toki horiek Euskaraldiak irauten duen egunetan irudi batekin identifikatuko dira. Bertzeak bertze, honakoak izan daitezke: udaletxeak, kultur elkarteak, kirol taldeak, eskolak, guraso elkarteak, dendak, ostatuak, ileapaindegiak, enpresak, banketxeak...

Hortaz, gisa horretakoren bateko kide direnei eta parte hartu nahi dutenei gonbidapena luzatu nahi izan diete: «malerreka@euskaraldia.eus helbidera mezu bat idatzi eta informazio gehiago emanen dizugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun