Koronabirusa

‘Donezteben erosi, Donezteben bizi’ kanpaina abiatuko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 5a, 19:00

Osasun larrialdiarengatik itxita egon diren Doneztebeko saltokiei bideratua da laguntza. Argazkia: Patxi Iriarte (Foto Zaldua)

Doneztebeko Udalak ere 6.000 euro banatuko ditu bertako dendetan erosteko. Herriko saltokietan erosketak egiteko sustatu du ekimena, Covid-19ak eragindako krisia arintzeko. Herrian erroldatuentzat 600 txartel kaleratuko dituzte, 30 eurokoak (interesatuek 20 euro ordainduko dituzte, gainerako 10 euroak udalak ordainduko ditu). Kanpaina honetan parte hartu nahi duten establezimenduek ekainaren 8tik 19ra atxikimendua eman behar dute. Covid-19 egoera honengatik itxita egon diren Doneztebeko saltokiei bideratua da laguntza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun