Koronabirusa

Sunbilla, Doneztebe eta Donamariako igerilekuak itxita egonen dira udan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 1a, 20:00

Donamariako igerilekua ez dute irekiko uda honetan.

Hiru herrietako udalek denboraldi honetan igerilekuak ez irekitzea erabaki dute

«Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz» Donamaria, Sunbilla eta Doneztebeko udalek udan udal igerilekuak ez irekitzea erabaki dute. Natalia Rekarte Oteiza, Amets Inda Gorriaran eta Xanti Uterga Labiano Donamaria, Sunbilla eta Doneztebeko alkateek sinatutako idatzian, «kostata hartutako erabakia» izan dela onartu dute, baina «gobernuak ezarritako segurtasun neurri guztiak betetzea hagitz-hagitz zaila» zaiela diote. Aitortu dutenez, «badakigu gure herritarrentzat ez dela erabaki egokia izanen %100ean baina momentu honetan, guztiaren gainetik, osasun segurtasuna jarri nahi dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun