Joan den asteburuko eta aste honetako eguraldi ona dela-eta, inguruko bisitari aunitzek ezin izan diote tentazioari eutsi eta Leurtzako aisialdi eremura hurbildu dira, paseatzera, lasai egotera eta bada bainatzera ausartu denik ere. Hala ere, Urrozko eta Beintza-Labaiengo udaletatik azpimarratu nahi izan dute oraindik ez dagoela kanpoko herrietatik datorren jendearentzat bertaratzea baimendua. Foruzaingoa eta Guardia zibila neurri hau betetzen dela ziurtatzeko egunero igotzen dira urtegira, beraz, kontuz ibiltzeko abisua luzatu dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.