Koronabirusa

Zahar etxekoei esker ona adierazteko bertsoak kantatu dituzte Garbiñe Olazarrek eta Ainhoa Larreak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 18a, 20:00

Koronabirusak zahar etxeetan izan duen eraginaren harira, elkartasun keinu ederra izan dute Garbiñe Olazar iturendarrak eta Ainhoa Larrea zubietarrak. Gitarraren doinuak eta bi kantarien ahots goxoak uztartuz, esker oneko hitzak bidali dizkiete, zahar etxeetako egoiliarrei, euren familiei eta langile guztiei.

Bi gazteek barru-barrutik ezagutzen dute zahar etxeetako lana. Benito Mennin lan egina da iturendarra eta Elizondoko zahar etxean aritua da zubietarra. Egoerak eragindakoaren aitzinean, babesa adierazi nahian, Iker Gorosterrazuri bertso batzuk sortzeko eskatu zioten. Hona hemen emaitza!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun