Beste hainbat herritan bezala, Saldiasen ere aurtengo San Juan bestak bertan behera uztea erabaki dute Covid-19aren ondorioz bizitzen ari garen egoera dela eta. Ez da erabaki erraza izan. Herri txikia izanik jende pilaketa handirik ez da izaten, baina zuhurtziaz jokatzea tokatzen denez, eta herritarren segurtasuna bermatzea denez garrantzitsuena, azkenean, horrela erabaki du udal taldeak. Seguru daude datorren urtekoak gogo handiagoarekin biziko dituztela.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.