Koronabirusa

Malerreka Egunik ere ez da ospatuko aurten

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 7a, 15:00

Lehendabiziko edizioa 2012an izan zen.

Eguna oroitzeko aitzineko edizioetako argazkiak bilduz bideo bat egiteko asmoa dute

Malerrekarrak urteroko hitzordurik gabe geldituko dira aurten, birusak eragindako ezohiko egoerak Malerreka Eguna ospatu ahal izatea galarazi duelako.

Maiatzaren 30ean, hondarreko larunbatean, ospatzekoa zuten hitzordua handia Donamarian. Horren faltan, udalei argazkiak eskatu eta bideotxo bat osatzeko asmoa agertu du Malerrekako Mankomunitateak. Argazkiak bilduak ditu dagoeneko eta horiekin bideoa osatzeko lanean ari dira, ondotik sare-sozialetan partekatzeko. Hala, ospakizunak egin duen ibilbidea oroitu  eta herritarrei heldu den urtean berriz bueltatuko direla ikusaraziko diete.   

2012az geroztik urtero 
2012an ospatu zen lehendabizikoz Malerreka Eguna Zubietan eta ordutik herriz herri ibili da lekukoa: Zubietatik Eratsunera, Eratsundik Doneztebera, Doneztebetik Elgorriagara, Elgorriagatik Iturenera, Iturendik Urrozera, Urroztik Sunbillara, Sunbillatik Ezkurrara eta Ezkurratik Donamariara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun