Koronabirusa

Doneztebeko dendetan sartzeko derrigorrez maskara erabiltzea eskatuko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 4a, 10:30

Gaurtik hasita zenbait komertzio eta denda irekitzen hasiko dira. Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak zenbait segurtasun neurri hartu ditu eta honela, beraien dendetan sartzeko derrigorrezkoa izanen da eskuak garbitzea gel-arekin sartzerakoan eta ateratzerakoan, maskara erabiltzea saltoki barrenean eta bi metroko segurtasun distantzia errespetatzea. Eskuak garbitzeko gela denda bakoitzean izanen dute, baina maskara norberak berea eraman beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun