Koronabirusa

Doneztebeko Udalak ez ditu haur eskolako kuotak kobratuko

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 11a, 12:00

Martxoko kuotaren erdia ordaindu beharko dute familiek.

Doneztebeko Udalak jakinarazi duenez, koronabirusak eragindako itxialdi garai honetan, ez ditu Askin haur eskolako kuotak kobratuko. Martxoan zerbitzua jaso duten erabiltzaileek hilabete erdiari dagokiona bertzerik ez dute ordaindu beharko. 

Kiroldegiko kuotak, berriz, urte bukaeran egokituko dituzte eta dagokien proportzioa itzuliko zaie erabiltzaileei. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun