Doneztebeko Mendi Abesbatzako kideak berriz entsegu eta kontzertuei ekiteko irrikaz daude. Bitartean, erronka bota diote elkarri: etxean bakoitzak bere ahotsa grabatu eta argazkia egitea. Ez da kontu erraza izan, ez horixe! Ondotik beraien teknikarien eskuetan jarri, eta hona hemen 'Lurrao kantaren itxialdi honetako bertsioa. Xabier Amurizak kanta honetan zabaldutako mezua egun hauetan oraindik eta garrantzitsuagoa iruditzen zaie: «Ez ehortzi gure lurra, gu baikara lurra bera». Zain dezagun gure lurra, eta zain gaitezen denok!