Alarma egoera ezarri zenean, Nafarroako Gobernuko osasun sailaren gomendio eta aginduei segituz, eta herritarren segurtasunerako, herriko frontoia eta parkea itxi zituzten. Horrela jarraituko dute aginduak dioen artean. Bestalde, herriko toki komunalak desinfektatzeko lanak egiten dira astero: frontoia, parkea, kale iskinak, kontenedoreak eta eliz ataria besteak beste. Hemendik animo herritar guztiei eta etxean geratu gaitezen gaur, biharko egunaz disfrutatu ahal izateko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.