#Etxetik Mundura

Zubietako kaleak hutsik baina musikarekin alaituak

Ttipi-Ttapa 2020ko martxoaren 21a

Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko etxetik atera gabe gelditu beharra dago nahitaez, eta egoera eramangarriago egiteko, kaleak musikarekin alaitzea erabaki du zubietar batek. Hementxe larunbat eguerdi honetako emanaldia. Eta gauero, 21:15 aldera, 2-3 kanta eta argia jartzen dute Zortotzatik. Eutsi animoari!    Bideoa: Izaskun Zubialde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun