Nafarroako Gobernuko agintariek koronabirusa transmisioaren prebentzioari buruz emandako gomendioei jarraituz, Ezkurrako udal eraikin edo instalazioak itxita egonen dira: Iratxo Ludoteka, Jubiloteka eta udaletxea. Udaletxean ez dute aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko, larrialdi edo beharra dutenentzat telefonoz edo posta elektronikoz erantzungo zaie.