Martxoaren 9tik aitzinera pediatra izanen dute Doneztebeko Osasun Zentroan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 2a, 11:54

Malerrekako eta Bertizaranako gurasoak Santos Indurain Osasun Kontseilariarekin egindako bileran.

Hasiera batean titularraren bajaren ordezkapena hilabete batekoa izatea aurreikusi dute, baina epe hori luzatzeko aukera izanen dute.

Malerreka eta Bertizaranako gurasoek pediatria zerbitzua bermatzeko egindako eskariari erantzunez, Santos Indurain Orduna Nafarroako Osasun Kontseilaria Doneztebeko Osasun Zentroan izan zen joan den astean. Bileraren ondotik «dena airean» gelditu zela adierazi zuten gurasoek. Hori baino lehen, 2019ko azarotik pediatrarik gabe egon direla kontuan hartuz eta egoeraren «larritasuna» ikusita, sinadurak ere bildu zituzten urtarrilean, «gure seme-alaben osasuna jokoan dagoenez, konponbide bat bila dezaten eskatzeko». Gaur, berriz, Doneztebeko Osasun Zentrotik jakinarazi dietenez, heldu den astelehenetik aitzinera pediatra izanen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun