Gaztetxoen joare hotsekin akitu dituzte inauteriak Zubietan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 31a, 06:23

Joan den larunbatean, hilaren 25ean, hasi eta asteazkenean, urtarrilaren 29an, akitu zituzten Zubietako inauteriak. Bost egunez joareak eta mozorroak soinean ibili dira herritarrak. Hondarreko egunean, asteazkenean, gaztetxoak izan ziren protagonistak. Euripean, baina giro ederrean, ibili ziren batetik bestera joareak astintzen. Ongi merezitako afarian bildu ziren gero, gainerako herritarrekin batera. Argazkiak: Izaskun Zubialde.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun