150 bat pertsona bildu dira Nafarroa Dastatu programaren azken jardunaldian Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 3a, 19:00
'Nafarroa dastatu' ekimena izan zuten igande eguerdian Sunbillako Ulibeltzak elkartean. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Interpretazio-paseoa zein tokiko produktuen dastaketaz gozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek abenduaren 1ean

Nafarroa Dastatu tokiko produktuak zein enpresa ekimenak eta ekintza turistikoak ezagutzeko asmoz sortutako ekimenak azken saioa ospatu zuen abenduaren 1ean Sunbillan. Jende anitz elkartu zen Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendaritza nagusiak antolatutako ekintzetan. Igande goizean Herriko Etxetik abiatuta Bidasoarekin hizketan interpretazio-paseoa egin zuten. Eguerdian akitu zuten Ulibeltzak elkartean eta, hor, dastatzea-foroa-ikuskizuna izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun