Historiak baztertutako Irungo emakume adierazgarriei buruzko dokumentala da, Parean berdintasun elkarteak egin duena. Irun eta Donostia arteko joan-etorria oinez egiten zuten mandatugileak, bereziki borrokalariak izan ziren poxpolo-egileak, Vicenta Olazabal Irungo eraldaketa urbanistikoan zeresan handia izan zuen emakumea, Dolores Salis eskultorea, Menchu Gal margolaria, Leire Landa futbolaria eta emakumeek ikasteko duten eskubidearen alde borroka egin zuen Julia Iruretagoiena dira dokumentalean ageri diren emakumeetako batzuk.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!