Oizen ere parte-hartzeak beheiti egin du udal hauteskundeetan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 13:14

2019ko eta 2015eko hauteskundeetako emaitzen konparaketa.

Botoa emateko eskubidea zuten 102 herritarretatik 46k Oizko Alkartasuna taldearen aldeko botoa eman dute eta bertze hiruk zurian bozkatu dute. Lau hautagaien artean Ugutz Zelaieta izan da boto gehien bildu dituena; gaur egun alkatea den Jaime Urrozek baino bat gehiago eskuratu du. Parte-hartzeari dagokionez, nabarmen beheiti egin du, %69,69koa izatetik %48,04koa izatera pasatu baita. Aipatu behar da, 2015ean bi talde aurkeztu zirela udal hauteskundeetara. Ikusi hemen emaitzak.

Hautagaien botoak:

  • Ugutz Zelaieta Fernandezek 32 boto.
  • Jaime Urroz Telletxeak 31 boto.
  • Fidel Aristegi Ansok 27 boto.
  • Rakel Ariztegi Ariztiak 25 boto.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun