Elgorriagan ere udalbatza aukeratu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 11:54

2019ko eta 2015eko hauteskundeetako emaitzen konparaketa.

Ondoko egunetan erabakiko dute zein izanen den Elgorriagako alkatea. Hala ere, hauteskundeetara aukeztutako Elgorritarrak taldetik nabarmendu dute botoak zerrendako bortz hautagaiek jaso badituzte ere, Udalaren martxaz arduratuko dena bederatzi laguneko lantaldea izanen dela. Gainerakoan, 2015eko hauteskundeekin konparatuz, parte-hartzea 21,1 puntu jaitsi da, baina hautagaiek jasotako boto kopuruak goiti egin du. Ikusi hemen emaitzak.

Hautagaien botoak:

  • Ane Otxandorena Juanenak 65 boto.
  • Eva Martin Ibarrak 58 boto.
  • Xabier Irisarri Goienetxek 36 boto.
  • Iosu Irurueta Zinkunegik 29 boto.
  • Jaione Irisarri Goienetxek 23 boto.

Bortz hautagai horiekin batera, Xuri Martin Ibarra, Abel Bastida Granado, Itziar Martin Ibarra eta Gorka Del Rio Lopez ariko dira Herriko Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun