Binakako erremonte txapelketan lehen garaipena lortu dute Utergak eta Azpirozek

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 15a, 13:00
Juanenea, Azpiroz, Endika eta Barrenetxea IV.a, txapelketaren aurkezpenean.

40-39 irabazi zieten Juanenea eta Barrenetxeari, baina formato-aldaketaren eragina nabaritu da lehen partidan

Binakako erremonte txapelketako lehen partida jokatu zuten ortzegunean. Xanti Uterga doneztebarrak eta Azpirozek 40-39 irabazi zieten Aritz Juanenea saldiastarrari eta Barrenetxea IV.ari, baina formato-aldaketaren eragina nabaritu zen.

Garaipenarengatik launa puntu lortu zuten Utergak eta Azpirozek eta bina Juaneneak eta Barrenetxeak. Baina banakako puntuazioa ere kontuan hartu behar da eta kasu honetan, bi atzelarien artean Barrenetxeak Azpirozek baino tanto gehiago egin zituen eta lau puntu lortu zituen eta Azpirozek bi. Aurrelarien artean, Utergak Juaneneak baino tanto gehiago egin zuene, bertze lau punto lortu zituen eta bi Saldiaskoak. Hortaz, lehen partidaren ondotik, Utergak zortzi puntu ditu, bi atzelariek launa eta Juaneneak bi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun