EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2019ko azaroaren 11

Geroa Baik nabarmen egin du beheiti, botoen erdiak galduta.

Malerrekako herri guztietan EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena, Urrozen izan ezik. Guztira 5.750 boto jaso ditu, botoen %42,71. Apirilean izan ziren hauteskundeetan baino 94 boto gehiago eskuratu ditu; PSOE, Geroa Bai, Navarra Suma, Podemos, Pacma, PUM+J eta Recortes Cero-Grupo Verderen kaltetan.

PSOEk guztira 374 boto eskuratu ditu (%16,52), aurrekoan baino 16 gutxiago. Hirugarren indarra izan den Geroa Baik galera nabarmena izan du, apirileko hauteskundeetan lortutakoen erdia baino gutxiago eskuratuta (603 boto izatetik 295 izatera pasatu da, -%51,08).

Navarra Sumak eta Ahal Dugu-Podemosek ere beheiti egin dute. Lehendabizikoak 292 boto jaso ditu (28 gutxiago); eta bigarrenak 248 (67 gutxiago). VOXek 46, Pacmak 9, PUM+Jk 7, Recortes Cero-Grupo Verdek 2 eta PCTE/ELAK 1 eskuratu dituzte.

Guztira 2.281 lagunek eman dute botoa, aitzinekoan baino %9,18 gutxiagok.

Ikusi emaitzak herriz herri:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun