EH Bildu nagusitu da Zubietan, 95 boto eskuratuta

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 10a, 21:25
Herritarren %59,31k parte hartu du, aurreko hauteskundeetan baino %7,36 gutxiagok.

Guztira herritarren %59,31k parte hartu du.

EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Zubietan, 95 boto eskuratuta (%69,34). Podemosek 13 (%9,49) boto eskuratu ditu, Geroa Baik 12 (%8,76); PSOEk 8; Navarra Sumak 6 eta VOXek 2. Aurreko hauteskundeekin alderatuz, Geroa Baik nabarmen egin du beheiti (17 boto gutxiago eskuratu ditu) eta PSOEk zein Navarra Sumak bina boto galdu dituzte. EH Bilduk eta VOXek boto bana irabazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun