Urrozen ere azaroko hauteskundeetarako taldea atera dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 16a, 17:32

Herriko Taldearen izenean, bortz laguneko taldea bildu da Urrozen: Josu Zozaia Ubiria, Imanol Juanena Aleman, Unai Madariaga Iribarren, Patxi Urroz Telletxea eta Mikel Zozaia Urtsuegi dira azaroaren 17ko udal hauteskundeetarako hautagaiak.

Bertze herri batzuetan bezala, Urrozen ere azken momentuan osatu dute taldea. Joan den astearen hondar aldera oraindik osatu gabea zuten taldea, eta astelehenean akitzekoa zen zerrenda aurkezteko epea. Gaur jakin du Ttipi-Ttapak zerrenda nork osatuko duten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun