Azken momentuan hauteskundeetako zerrenda osatu dute Oizen

Ttipi-Ttapa 2019ko urriaren 16a

Astelehenean akitu zen azaroaren 17an eginen diren udal hauteskundeetarako zerrendak aurkezteko epea, eta orduan osatu zuten taldea Oizen. Oizko Alkatasuna taldearen izenean lau laguneko taldea bildu da: Jaime Urroz egungo alkatea, Fidel Ariztegi, Rakel Ariztegi eta Ugutz Zelaieta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun