Kontzertuan, Federico Moreno-Torroba Larregla beraren, Federico Moreno-Torroba aitaren eta Joaquín Larregla aitatxiaren kantuak eskainiko dituzte: Himno a San Francisco Javier, Fiesta Navarra, Alma gitana, La Navidad ya llegó, Fandango (Cuadro Goyesco), Zapateado, Mozos y mozas (‘La del Soto del Parral’ Zarzuelatik), Ave Maria (Mañoli Apeztegia bakarlariarekin), Jota (Cuadro Goyesco), La Petenera (‘La Marchenera’ zarzuelatik), Abril Andaluz, De este apacible rincón de Madrid (‘Luisa Fernanda’ zarzuelatik), Este pañuelico blanco (‘La chulapona’ zarzuelatik), Viva Navarra eta Habanera del soldadito (‘Luisa Fernanda’ zarzuelatik. Azken kantu hau lehen aldiz abestuko da jendaurrean.
Dorota Grzeskowiak sopranoa eta Eduardo Zubikoa tenorea ariko dira bakarlari moduan.
Biharamunean Iruñean
Doneztebeko emanaldiaren ondotik, Raquel del Val pianojoleak kontzertua eskainiko du urriaren 12an, larunbatean 19:30ean Iruñeko San Antonio elizan.