Azaroaren 17an eginen diren udal hauteskundeetarako taldea osatu dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 3a, 17:00

Ezkurrako Herriko Etxea.

Udal hauteskundeetara aurkeztu nahi duten taldeek urriaren 9tik 14ra arteko epea dute Iruñean beraien hautagaitza aurkezteko

Ezkurran, Idoia taldearen izenean, Jaione Zabalo Juantorenak, Peio Zestau Juantorenak, Jose Mari Gogorza Jauregik, Julian Gogorza Jauregik eta Bautista Mariezkurrena Mariezkurrenak osatu dute taldea.

Ezkurraren batera, eskualdean guztira sei herri dira maiatzeko udal hauteskundeetan talderik aurkeztu ez, eta azaroaren 17an bigarren aukera izanen dutenak: Elgorriaga, Urroz, Oiz, Ituren eta Eratsun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun