Ligako lehen partida galdu du Erreka eskubaloi talde nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 26a, 09:00

Ligako lehen partida asteartean galdu zuen etxean Errekak.

Joan den denboraldi osoan ez zuen partidarik galdu

Besta ttikiak direla eta asteartean jokatu zuen Errekako eskubaloi talde nagusiak ligako lehen partida Donezteben. Joan den denboraldian, liga eta kopako partida guztiak irabazi eta gero (igoera fasean bakarrik galdu zuen), erronka gogorra zuten, Iruñea Eskubaloia faborito nagusia baitzuten bisitari. Lehenbiziko zati berdinduaren ondotik, azkenean hiriburukoak nagusitu ziren, 16-26. Egia da jokalari garrantzitsuak falta zituela, baina urtebete eta gero, partida galdu du Errekak.

Erlazionatuak

Lurtarrak dira!

Xorroxin irratia 2019 ira 25 Malerreka   Doneztebe

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun