Sunbillara ailegatu da euskal selekzioaren aldeko mendi martxa

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 8a, 12:00

Euskal Selekzioaren aldeko 19. mendi martxa Elizondotik Sunbillara ailegatu zen abuztuaren 7an. Asteazken arratsalde partean ailegatu ziren, baina harrera ofiziala arratsaldeko 8etan egin zitzaien Ramon Latasa plazan. Lehenik eta behin Aitor Ibarrak aurkezpen ttiki bat egin zuen eta ondotik aurreskua dantzatu zieten ibiltariei herriko dantza taldeko Mikel Arrieta Gelbentzu, Irati Arrieta Agirre, Ane Migeltorena Mugika, Izaro Alzuri Arretxea eta Irune Agirre Maritorenak. Ondoren Mendi martxako kideek ere beraien eskertzak eta oroigarriak eman zituzten. Bukatzeko afari eder batez gozatzeko aukera izan zuten Ulibeltzak Elkartean. Abuztuaren 8an, ortzegun goizeko 8etan hartu dute Goizuetarako bidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun