Euskal Herriko III. mailako aizkora kanporaketa jokatuko da Ezkurrako pestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 13a, 13:00
Aizkora apustu ikusgarriak izanen dira ostegunean eta larunbatean.

Hondarreko egunean herri bazkaria eginen dute.

Abuztuak 14, asteazkena

18:00etan txokolate jatea. 20:00etan txupinazoa. 21:00etan herri-afaria estangatarrekin.

Abuztuak 15, osteguna

10:00etan argi-soinuak. 12:00etan meza. 13:00etan Funboxfactory (motorrak). 18:00etan aizkora apustua (Arria V.a eta Otaegi-Irazu eta Rekondo). Arratsaldez eta gauez dantzaldia Basajaun taldearekin. 

Abuztuak 16, ostirala

10:00etan argi-soinuak. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara kartsak eta puzgarriak. 18:00etan batukada. 19:00etan pintxo-poteoa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Fidelen eskutik.

Abuztuak 17, larunbata

10:00etan argi-soinuak. 10:30ean mus txapelketa. 16:30ean finalerdiak eta finala. 18:00etan aizkora apustua, Euskal Herriko III. mailako kanporaketa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Basajaun taldearen eskutik.

Abuztuak 18, igandea

10:00etan argi-soinuak. 14:00etan herri-bazkaria. 18:00etan Chuchin Ibañez.  22:00 arte dantzaldia Luzianoren eskutik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun