Asteazken gauerdiko arbola altxatzearekin hasiko dituzte Zubietako festak

Ostegunean Saralegi eta Arria V.aren arteko aizkora apustua izanen da, 13:00etan.

Asteazken arratsaldean hasiko da mugimendua. Pala txapelketako finalak jokatuko dituzte eta txistulari eta trikitilariek girotuko dute herria. Errandonea ostatuan zopa handiak afaltzeko aukera izanen da.

Abuztuak 14, asteazkena

19:00etan pala txapelketako finala. 20:00etan herriko txistulariak. Ondotik herriko trikitilariak. 21:30ean zopa handiak Errandonea ostatuan. 00:00etan arbola altxatzea eta joaldunak. Segidan dantzaldia Fan&Go taldearen eskutik.

Abuztuak 15, osteguna

08:00etan diana. 11:00etan meza. Ondotik txistulariak eta joaldunak. Herriko erraldoiak eta buruhaundiak. 12:30ean herriak 85 urtetik goitikoei eskainitako omenaldia. 13:00etan aizkora apustua (Saralegi-Arria V.a). 18:00etan Ortzadar dantza taldea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

Abuztuak 16, ostirala

08:00etan diana. 11:30ean herri-krosa (aurretik izen-ematea). 12:30ean pilota-partidak (Joanes eta Jonan - Hegoi eta Zuhaitz; eta gazteen arteko finala). 16:00etan mus txapelketa Herriko Ostatuan. 17:00etan patata tortilla lehiaketa plazan. 17:30ean postre lehiaketa (etxetik ekarritakoa). Ondotik merienda. 18:30ean patata tortilla eta postre lehiaketaren sari-banaketa. 19:00etan bertso-saioa (Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Julen Zelaieta. Gai-jartzailea: Itturri). Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabezinen eskutik.

Abuztuak 17, larunbata

08:00etan diana. 11:30ean gaztetxoen arteko pilota partida (Ane eta Mattin-Enara eta Endika). 12:00etan Master Cup (Naroa Elizalde eta Iera Agirre-Andrea Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendi). 13:00etan gazteek antolatutako herri-kirolak. 14:30ean bertso-bazkaria (Sustrai Colina eta Unai Agirre). 17:00etan Txorotxaranga plazan. 21:00etan xingar jatea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Oharkaberen eskutik.

Abuztuak 18, igandea

08:00etan diana. 11:00etan haurrentzako betiko jokoak eta mahai jolasak. 12:00etan piñata. Eguerdian haur eta gazteen bazkari autogestionatua. Ondotik bingoa. 17:00etan futbitoa. 17:30ean, plater-tiroketa eta sari-banaketa. 17:30ean haurrentzako merienda. 20:00etan plater-tiratzaileen afaria. 22:00etan zezensuskoa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Angel musikariarekin. 02:30ean arbola botatzea.

Erlazionatuak

Arratsaldean hasiko dira Zubietako bestak

Malerreka Zubieta

Imanol Baleztena, Zubietako zinegotziak, besten ingurukoak aipatu dizkigu.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun