Iturengo bestak uztailaren 18tik 21era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko uzt. 17a, 06:30
Ortzirale arratsaldean eskainiko dute bere emanaldia herriko dantzariek.

Ortzegun arratsean botako dute txupinazoa, ortziralean herriko dantzarien saioa, larunbatean aizkora apustua eta igandean toka txapelketa eta trial desafioa izanen dituzte 

Uztailaren 18tik 21era ospatuko dituzte Iturengo bestak. Ortzegun arratseko 8etan botako dute txupinazoa eta segidan kalejira eta zopak izanen dituzte; Ortziralean, haurren bazkaria, herriko dantzariak eta herri-afaria izanen dituzte; larunbatean aizkora apustua eta herri-bazkaria; igandean, toka txapelketa, trial desafioa eta bestak akitzeko, Txamukos mariatxiak.

Uztailak 18, ortzeguna

20:00etan txupinazoa. Segidan, kalejira herriko buruhaundi eta trikitilariekin. 21:00etan zopak Herriko Ostatuan eta afariak Altxunea erretegian. 00:00etan dantzaldia Beñat Mitxelenaren eskutik.

  

Uztailak 19, ortziralea

10:00etan diana. 11:00etatik 16:30era umeentzat kartsak eta puzgarriak. 13:30ean haurren bazkaria (izen-ematea Herriko Ostatuan). 17:00etan haurren frontenis finala; ondotik, neskena. 19:00etan herriko dantzariak. 21:00etan herri-afaria (paella jatea eta sagardo kupela). Arratsaldez eta gauez, dantzaldia Gabenararekin.

 

Uztailak 20, larunbata

08:30ean diana. 12:30ean aizkora apustua: Iker Vicente eta Mikel Larrañaga. Bitartean, urdaiazpiko eta gazta baten pisua asmatzeko lehiaketa. 14:30ean herri-bazkaria. 17:00etan Burrunba elektrotxaranga. Ilunabarrean zingar jatea. Arratsaldez eta gauez, dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

Uztailak 21, igandea

10:00etan diana eta mus txapelketa. 12:30ean haurrentzako piñata eta aurpegi margotzea. 13:00etan toka txapelketa. 18:00etan trial desafioa. Ilunabarrean, zingar jatea eta sagardo kupela. 20:00etan Txamukos taldearen eskutik, mexikar kantak.

 

Erlazionatuak

Gaur hasiko dira Iturengo bestak

Xorroxin irratia 2019 uzt 18 Malerreka   Ituren

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun